XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erresumak, beste Autonomia-Elkarte batzuk, agizko lurraldeetako Erakundeek eta hoien Arduralaritza Nagusi edo lurraldetakoek ateratako herri-agiriei dagozkienak Erresumak lakatuko ditu nahiz eta euskal mugartean ordaindu eta hoiek eskuratzen dituztenak legez euskaldun izan.

Atzerriko zor-agiri eta horrelako agiriei dagozkien dirusari eta gainontzeko ordainen eskea ere Erresumak egingo du artez.

c) Banku, Aurrezki-Kutxa, Zerga-babespeko Kooperatiba eta hoiei berdinetsitako Erakundeen zorpidezko eragiketekiko dirusari eta gainontzeko ordainak, eta bai beste ezein mailegu edo dirubidetza-erakundetan egindakoak ere, egiketa hoiek euskal mugartean egin eta, bertan dauden erakundeek ordaindu ditzatenean.

d) Gogo-jabegotikako irabazpideak, zergadurua egilea bera izan ez dedinean eta, beti, industria-jabego edo teknikazko laguntza ematetikakoak, ordaindu ditzan norbanako edo Erakundeak bere zergapide-egoitza Euskal Herrian izan dezanean.

e) Domu-ezarketak iturri dituzten hilarterainoko edo aldi baterako urtesariak, hoien hartzekodunak bere zergapide-egoitza Euskal Herrian izan dezanean.

Hoietarako eskubidea eskuratzen dituenak berak ez baina besteren batek sortutako bizi; sariak direnean, lanetikako irabazpideekiko euspenetarako bizi-sari eta gozamen-sarientzat aginduta dagoena izango da erabilgarri.

Hala ere, ordaintzailea Erresuma-Arduralaritza izan dedinean horrek egingo du euspenaren lakapena.

f) Ogasun, eskubide, garazpide, meatze eta horrelakoen alogeratikakoak, hoiek euskal mugartean egon daitezenean.